ElkarOla: hizkuntza eta hizketa-teknologien alorreko ikerketa estrategikoa

Bizkaie! 2017-06-21 11:24   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako RIS3ko arloetarako urtenbide praktikoak izan ditu helburu ikerketa-proiektu estrategikoak.

ElkarOla ikerketa-proiektuaren emoitzak aurkeztu ditue egunotan Usurbilen, Elhuyarren egoitzan egindako ekitaldian. VICOMTECH-IK4 eta TECNALIA zentro teknologikoek, UPV/EHUko Aholab eta IXA ikerketa-taldeek eta Elhuyarrek osotutako partzuergoak egin dau ikerketea (2015-2016), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak diruz lagunduta eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestuta.

ElkarOla proiektuaren ikerketa-arloa hizkuntza eta hizketa-teknologiak dira: itzulpengintzarako tresnak (itzulpen automatikoa, itzulpen-memoriak...), informazinoaren kudeaketa (bilatzaileak, informazino-erauzketea, sentimenduen analisia...), hizkuntza-baliabideak (hiztegiak, corpusak, zuzentzaileak...) eta hizketarako tresnak (hizketea ezagutzea, hizketearen sorkuntzea...). Proiektuak gehienbat euskerarako lantzen ditu teknologiok, baina baita inguruko beste hizkuntza batzuetarako be.

ElkarOlan, oinarrizko ikerketaz gan, ikerketa aplikatua be egiten da, transferentzia teknologikoari garrantzia emoten jako eta tresnak gizarteratu edota merkaturatu be egiten da. Aplikazino-alor honetan ibili da: fabrikazino aurreratua, biozientziak eta osasuna eta lurraldea (hizkuntzen industria, turismoa, kulturea, hezkuntzea...).

ElkarOlaren beste helburuetako bat hau da: jakintza eta masa kritiko kualifikatu bat sortzea, arlo estrategiko honetako I+G+Baren etorkizunari era autonomoan aurre egin ahal izateko. Horretarako, prestakuntza-ikastaroak, graduondoko masterrak, mintegi espezializatuak eta doktorego-ikastaroak antolatzen dira hizkuntza eta hizketa-teknologien alorrean. Ganera, proiektuaren helburuak lortzeko, aplikazino-alorretako enpresa askogaz lehentasunezko hartu-emonak izateaz gan, beharrezko masa kritikoa eta nazinoarteko ospea dauen zientzialari eta ikertzaile-komunidade bat dabe proiektuaren partzuergoa osotzen daben kideek.

Proiektuan landutako teknologiek izan leikiezan aplikazinoen erakusle, hiru demo garatu eta horreek aurkeztu dira prentsaurrekoan: lurraldearen alorrerako, bezeroen arreta-zerbitzurako alkarrizketa-agente bat; biozientzien eta osasunaren alorrerako, osasun-arloko termino eta loturen bilatzaile bat; eta fabrikazino aurreratuaren alorrerako, adituaren eta langilearen arteko telelaguntza-sistema bat, denpora errealean funtzionetan dauena.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa