Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen finaletan 2.500 gazte inguru batuko dira Gasteizen

Bizkaie! 2017-05-26 08:36   Kulturea

Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osotzeaz gan, aukera bardintasuna aintzat hartuz, umearen heziketea bultzatzen da.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen finaletan 2.500 gazte inguru batuko dira Gasteizen asteburu honetan, maiatzaren 27an eta 28an, eta hurrengoan, bagilaren 3an eta 4an. Urtean zehar euren lurraldeetan eskola kirolaren barruan jokatutako txapelketen irabazleak izango dira hitzordu honetan, guzti-guztiak Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak.

Ikasturtean zehar ikasle gazteek egindako kirol ekintzen azken emoitzea dira Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen finalak. Berez, lurralde historikoetako foru erakundeen eskumena da eskola kirola eta udal administrazinoakaz lankidetzan egiten dabe. Eusko Jaurlaritzeak kirol jarduera hori arautzeko legedi orokorra kudeatzen dau eta, horrezaz gan, Kirol Jokoen finalak antolatzen ditu. Beraz, astegoien bitan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kirolaririk onenak alkarren arteko lehian ibiliko dira. Finalen egoitzea urtez urte txandakatzen doaa Erkidegoko lurraldeen artean.

Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osotzea da, eta aukera bardintasuna aintzat hartuz, umearen heziketea bultzatzen da. Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera Fisiko zuzendaria proiektuaren alderdi hau azpimarratu dau: Heziketa prozesuan ezinbestekoak diran hainbat balio lantzen dira Kirol Jokoen bitartez. Kirola egiteko ohiturea sustatzen da eta osasunagaz, kiroltasunagaz eta balioakaz lotzen da jarduera fisikoaren praktikea.

Proiektu honen barruan Kirolari gazteen eskubideak izenburuko testua idatzi dabe; proposamen honek bat egiten dau proiektuaren filosofiagaz. Tartean, ekimenaren ikuspegi hezigarria azpimarratzen da, kirolaren bitartez ondo pasetako eskubidea nabarmentzen da, duintasunez tratatua izatekoa edota txapeldun ez izateko eskubidea be.

Euskadi mailako Eskolarteko Kirol Jokoen 36. edizinoa izango da aurtengoa; urte honeetan guztietan gerora kirolaren elitera heldu diran hainbat kirolari pasau dira final horreetatik. Autengo finaletan ondoko modalidadeak izango dira: aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitzea, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, euskal pelotea, tenisa, mahai tenisa, boleibola, hondartza boleibola, padela eta uger egitea.

Finalen inguruko nondik norakoak eta Kirolari gazteen eskubideak atxikiturik bialdutako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen triptikoan konsultau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu