'Batman Lego' filma euskeraz

Bizkaie! 2017-02-09 08:34   Zinemea

Barikuan, hilaren 10ean, estreinauko da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren barikuan, zezeilaren 10ean, Batman Lego filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz. Aurten, Zinema Euskaraz programearen barruan estreinauko dan hirugarren pelikulea da. Hain zuzen be, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema-aretotan ikusteko aukerea izango da. Ondokoa da zerrendea: Iruñea (Golem La Morea), Bilbao (Multis), Getxo (Zinema), Barakaldo (Cinesa Max Ocio), Gasteiz (Florida), Errenteria (Niessen), Usurbil (Cinesa Urbil) eta Donostia (Printzipe).

Chris Mckayk zuzendutako produkzino handi barri hau Lego filma mundu mailako fenomeno bihurtu eban espiritu adeibage eta jostagarri beragaz dator, beren burua taldeko lidertzat hartzen eban personaia protagonista dauelarik, Lego Batman. Heroiak Joker zitalaren konkistatik salbau nahiko dau Gotham uria.

Zinema Euskaraz programeak gogoz ekin deutso 2017ari, eta Batman Lego Filma aurten diruz laguntzen dauen hirugarren filma da; aurrez ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) eta Ballerina estreinau ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu