Zirku garaikideko ikuskizunak ikertzeko eta sortzeko lehenengo deialdiak 121 proposamen jaso ditu

Bizkaie! 2016-11-03 13:05   Kulturea

Proposamenetako bi, bertoko Shakti Olaizola artisteak eta Dikothomia konpainiak aurkeztutakoak dira.

Bilboko Udala da Europako Batasunetik 1,3 miloe euro –datozen hiru urteetarako– jaso dituan ekimen horretako bazkideetako bat. Diru hori profesionalen prestakuntzarako, sorkuntzarako eta ikuskizunak erakusteko eta nazinoartera zabaltzeko bideratuko da.

Joan dan irailean edegi zan zirkuko proiektu garaikideen garapenerako laguntzen deialdia, zirkuko arteen mugaz gaindiko lankidetzarako De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimenaren barruan. Bilboko Udala ekimen horren partaide da. Okzitaniako, Kataluniako, Aragoiko eta Euskadiko 121 proposamen aurkeztu dira lehenengo deialdi horretara, eta Europako bazkideetako programatzaileek eta adituek osotutako epaimahaiak 20 aurre-aukeratu ditu, bilaketa-ikerketa proiektuen, indartzen dagozan artisten proiektuen eta dagoeneko finkatuta dagozan artisten hiru kategoriatan. Proiektu horreetako batzuk Bilbon aurkeztuko dira abenduaren 1ean eta 2an, azkenean lehen deialdi horretako laguntzak izango dituenak aukeratzeko. Proposamenetako bi, bertokoak diran Shakti Olaizola artisteak eta Dikothomia konpainiak aurkeztutakoak dira.



De Mar a Mar – Pirineos de Circo, ekimenak Europako Batasunaren 1,3 miloe eurotik gorako diru-laguntzinoa lortu dau oraintsu, artista profesionalen prestakuntzearen eta zirku garaikideko ikuskizunen sorkuntzearen eta zabalkundearen alorreko proiektuak aurrera eroan ahal izateko. Zehatzago esanez, lehenengo deialdi hori, artistek eta konpainiek Pirinioetako bi aldeetako mobikortasuna hobetzeko eta bideratuta dagoan sorkuntzeari laguntzeko funtsaren barruan sartzen da, sorkuntza prozesuan zein ondorengo erakusketa fasean.

Sorkuntzeari laguntzeko funts horren bitartez, De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimeneko bazkideek ondoko helburuak ditue: konpainiei, euren sorkuntza lanak beste lurralde batzuetan lantzeko aukerea eskaintzea, hainbat erakusketa saregaz hartu-emonak bideratuz; zirku ikuskizunak sustatzeko aukerak handitzea sorkuntzearen fase anitzetan eta zirku konpainien ekintza eremua zabaltzea, euren lanaren neurriak mugaz gaindiko dimensinoa jaso daian; eta, amaitzeko, hainbat formatutan aurkezteko eta nazinoartera heltzeko aukerea emongo daben ikuskizunak sortzen laguntzea.

De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimenak hiru egoitza modalidade ezarri ditu bilaketa proiektuei (ez dagoz zehatz ikuskizun baten produkzinora zuzenduta, ikerketara baino), sortzen dagozan artisten edo kolektiboen proiektuei eta dagoeneko finkatuta dagozan artisten edo kolektiboen proiektuei laguntzeko. Laguntza hori, sorkuntzarako espazioak itxita, proiektuaren beharretara egokitutako laguntasuna (artistikoa, teknikoa edo/eta kudeaketakoa) eskainiz eta 2.000 eta 10.000 euro artekoa izango dan finantza laguntzinoaren bitartez bideratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu