UPV/EHU Frankfurten Liburuaren Nazinoarteko Azokan

Bizkaie! 2016-10-19 08:57   Kulturea

Aurten EHUk 23 urte beteko ditu azoka horretan.

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua Frankfurteko Liburuaren Nazinoarteko Azokara joan da, urriaren 19tik 23ra arte, argitalpen barrien hautapenagaz. Hain zuzen, unibersidadeak 14 lan aurkeztu ditu liburuaren nazinoarteko azokarik garrantzitsuenetako batean. Kanpoko proiekzinoa daben lanak zabaltzea da helburua.

Azoka horretara Euskal Herriko Unibersidadea Euskadiko Editoreen Alkartea eta Unión de Editoriales Universitarias (UNE) alkarteakaz joan da, hogeita zazpi unibersidade eta ikergunegaz batera. UPV/EHUk aurkeztu dituan tituluak arlo eta gai desbardinetakoak dira, besteak beste, historia, soziologia, medikuntza, injinerutzea, eta zientziaren dibulgazino arlokoak, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu