Argizaiola Sariko lanik onenak Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2016-10-11 09:52   Kulturea

Erakusketan argazki irabazlea, Oscar Mansok egindakoa, eta akzesitak (José Agustín Gurruchaga eta Rafa Herrero) dagoz, lehiaketara aurkeztu diran beste batzuez aparte.

'Al otro lado' argazki irabazlea, Oscar Mansorena | Ikusi handiago | Argazki originala

Hainbat estilo erabiliz gai ugari lantzen dituen bederatzi argazki erakusketa ikusi ahal izango dira uriko hainbat lekutan zemendiaren 10era arte, BBK-k babesten dauen eta Bilboko Udalaren laguntzinoa dauen Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkartearen BilbaArgazki ekimenaren hamargarren edizinoan. Aldi berean, ekimen horren barruan, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoak 2016ko Argizaiola Sariko lan onenak batzen dituan talde-erakusketea jasoko dau.

Holan, zemendiaren amaierara arte, Batzar Nagusietako erakusketa aretoak (Bilboko Hurtado Amezaga kalea, 6), Euskadiko sariketa beteranoenetakora aurkeztu diran lanen aukeraketea jasoko dau. Erakusketan argazki irabazlea, Oscar Mansok egindakoa, eta akzesitak (José Agustín Gurruchaga eta Rafa Herrero) dagoz, lehiaketara aurkeztu diran beste batzuez aparte.

Erakusketea zemendiaren 11n inaugurauko dabe, arratsaldeko 19:30ean, eta irabazleak ekitaldi horretan egongo dira. Dana dala, daborduko argazkiak ikusi daitekez uriaren erdialdean Bizkaiko Batzarrek daben aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu