2016/10/03 19:30

Bilboko Bidebarrieta liburutegian | Berbaldiak

Ja! Bilbao. Mathias Enard egileari alkarrizketea. Alkarrizketatzailea: Guillermo Altares

Mathias Enard egileari alkarrizketea 2015ean Goncourt Saria jaso eban Brújula (Literatura Random House) argitalpen barriaren harian. Brujula-k Hurreko Ekialdea goraipatzen dau, erudizino handiz eta umore gazi-gozoaz.

Guillermo Altares erreportaria da El País egunkariko atal desbardinetan. Erantzukizuneko postuak bete ditu: Internacional, elpais.com-en erredaktore burua eta Babelia kultur gehigarriaren arduraduna, besteak beste. Ordezkari berezia izan da 20 herrialde baino gehiagotan, besteak beste, Afganistan, Irak eta Libanon.

Berbaldiak emon ditu Espainiako eta nazinoarteko unibersidadeetan, eta kazetaritzearen oinarriei buruzko irakaslea da El País / UAM eskolan. France Presse agentzian eta dagoeneko existiduten ez dan El  Sol egunkarian be lan egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu