'Mrs. Hemingway' liburuaren euskerazko itzulpena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-09-02 10:42   Kulturea

Ernest Hemingway idazlearen eta haren lau emazteen bizipenak batzen ditu Naomi Wood-en liburuak. Garazi Goiak itzuli dau euskerara.

Donostian egindako aurkezpena | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostian batu dira Naomi Wood idazlea, Garazi Goia itzultzailea eta Mikel Soto Txalaparta argitaletxeko editorea, Mrs. Hemingway liburuaren euskerazko bersinoa aurkezteko. Edorta Jimenez idazlea be batu jake. Hemingwayren alderdi ezkutua arakatzen dauen lanaren nondik norakoak aztertu ditue.

Woodek azaldu dauenez, Ernest Hemingway idazle amerikarraren alderdi publikoa oso ezaguna da eta sarritan aztertu izan da. Idazle basati eta hipermaskulinoaren irudi horren atzeko personea, bizimodu pribaduan egiten zituanak, ezagutu nahi izan ditu. Horretarako, Hemingwayk izan zituan lau emazteak erabili ditu. Izan be, andreei bialdutako edo hareekandik jasotako eskutitzek sekretu asko agirian itxi ditue.

Hemingway gozoagoa topau dau Woodek gutunetan. Eta lau emazteen arteko hartu-emon harrigarriak be bai. Esaterako, lehenengo emazteak Hemingwayren maitaleari, gerora bigarren emazte izango zanari, oporretan eurakaz joateko eskatu eutsanekoa. Emakume indartsuak izan ziran Hemingwayren emazteak eta, horregaitik, liburuan eurak bihurtu dira protagonista, idazlea bigarren planoan itxita.

Hiru urtez dokumentazinoa batu eta 2014an argitaratu eban Mrs. Hemingway. Orain, euskeraz be irakurri ahal izango da, Garazi Goiaren ahaleginari esker. Liburua irakurri eta berehala euskeratu egin behar ebala sentidu eban, itzultzaileak kontau dauenez. Woodi bere asmoaren barri emon eta alkarlanean hasi ziran itzulpena preparetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu