Bilboko Udako Liburutegiak martxan

Bizkaie! 2016-07-15 10:36   Kulturea

Bilboko Udal Liburutegi Sareak liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku hilaren 15etik abuztuaren 15era, Txurdinagako eta Errekaldeko ugerlekuetan.

Garagarrilaren 15etik abuztuaren 15era bitartean, Txurdinagako eta Errekaldeko ugerlekuetan, Udako Liburutegiak programearen bitartez, Bilboko Udal Liburutegi Sareak liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta umeei zuzendutako irakurketea sustatzeko tailerrak be antolatuko ditu.

Kultura Sailaren ekimen horren helburu nagusia, herritarrek liburuakaz eta irakurketeagaz bat egiteko dituen aukerak zabaltzea da. Esangura horretan, ohiko zerbitzuez gan (konsulta, liburuen mailegua, CD-ak, DVD-ak, hemeroteka, internet, etab.), Bilboko Udal Liburutegiak kalean izango dira aurtengo udan, Bilbao Kirolak-en esku dagozan Errekaldeko eta Txurdinagako kiroldegietan eguzkia hartzeko lekuetan eta ugerlekuetako erabiltzaile guztiakana liburuak eta irakurketea hurreratzeko, goizeko 11:30etik arratsaldeko 19:30era bitartean.

Programa horren bitartez irakurketa zerbitzua eskainiko da, eta horretarako liburuak (eleberriak, ume eta gazte literaturea, auto-laguntzako liburuak eta bestelakoak), eguneroko prentsa eta aldizkariak jarriko dira guztien esku.

Horrezaz gain, ugerlekuetatik liburuen mailegu zerbitzua be erabili ahal izango da. Holan, irakurleek etxera eroan ahal izango ditue interesetan jakezan liburuak, ezarriko dan epearen barruan jasotako gunean bertan itzultzeko baldintzeagaz, Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko edozein liburutegiko karneta eskainiz. Karnet hori ez daben lagunek bertan jaso ahal izango dabe eskari orria, Bilboko Udal Liburutegi Sareko edozein liburutegitan entregetako. Ohikoa danez, jarduera horreen barruan irakurketea sustatzeko tailerrak be izango dira, umeei zuzenduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu