UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak V. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2016-06-22 12:30   Kulturea

Kultura Zientifikoko Katedreak kultura zientifikoaren, zientziaren balioen eta zientziak eta teknologiak gizartean dituen eraginen inguruko prestakuntza, ikerkuntza eta sensibilizazino jarduerak antolatzen ditu.

Eguenean, bagilaren 23an, goizeko 11:00etan, Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan (Abandoibarra 3, Bilbo) UPV/EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak Kultura Zientifikoko Katedrearen jarduerea 2016-2017an gauzatzeko bien arteko hitzarmenaren luzapena sinatuko dabe, Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologiako katedradunak zuzentzen dauen katedra horrek bost urte bete dituan honetan.

Ondokoak izango dira sinatzaileak: Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; Unai Errementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko diputadu nagusia; eta Juan Ignacio Pérez Iglesias, Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrearen zuzendaria.

Kultura Zientifikoko Katedreak kultura zientifikoaren, zientziaren balioen eta zientziak eta teknologiak gizartean dituen eraginen inguruko prestakuntza, ikerkuntza eta sensibilizazino jarduerak antolatzen ditu. Katedreak webgunea dauka, Zientzia.info, eta lau blog: Cuaderno de Cultura, gaztelaniaz; Zientzia Kaiera, euskeraz; Mapping Ignorance, ingelesez; eta Mujeres con Ciencia. Naukas Bilbao be sustatzen dau, eta Bilboko Darwinen Eguna antolatzen laguntzen dau.

Horrezaz gan, Zientziateka zientzia berbaldien programea antolatzen dau hilean bitan Azkuna Zentroan; berbarako, bagilaren 23an, edizino berezi bat izango da arratsaldeko 19:00etan eta Itziar Laka (Bilbo, 1962), Hizkuntzalaritzako katedraduna eta Xurxo Mariño (Lugo, 1969), Coruñako Unibersidadeko Medikuntza Saileko irakaslea izango dira hizlariak. Lakak, Hitzaz izenburuko berbaldiaren bitartez, berben izakeraz berba egingo dau: zer diran, zer identifiketan dogun berben bitartez eta zertaz ez garen konturatzen berba egiten dogunean. berbaldi hau euskeraz izango da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua jarriko da behar dabenentzat.



Xurxo Mariñok, barriz, ¿Para qué nos sirve la mente? izenburuko berbaldia emongo dau, eta bertan, zehetasun osoz azalduko dau zelako bilakaerea izan dauen gizakion nerbio-sistemeak eta zelan lortu dogun geure existentziaz kontziente izatea, azken hau funtsezkoa baita gizarte modernoen garapenerako. Baina, autokontzientzia eboluzino-prozesuaren emoitzea da, ala kasualidade hutsa? Berbaldi hau gaztelaniaz izango da.

Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak eta Azkuna Zentroak ezagutza zientifikoa gizartean ezagutarazoteko hilero-hilero antolatzen daben ekimena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu