Lau proiektu aukeratu ditue 'VIII. Artistak Egoitzan' programan

Bizkaie! 2016-05-30 08:50   Kulturea

Olatz Gorrotxategiren 43º13’44’’N; Marta Álvarezen, Jon Koldo Vázquezen eta Atxarte López de Munainen (MAuMA) KT83 jantza-site specific proiektua; Parasite Kolektiboaren Hot Water; eta, azkenik, Esku Harriak: Oteizaren (h)aria jantza piezea (euskeraz) Mugmus Laborategia konpainiaren lehenengo lana.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko Artistak Egoitzan programearen zortzigarren edizinoan aukeratutako lau proiektuak ezagutarazo ditu. Antzerki dokumentalaren, antzerki fisikoaren eta jantza garaikidearen barruan dagozan lau proposamen dira.

Danetara, programeak 48 eskari jaso ditu (horreetako 5 euskeraz) danak be Euskal Herriko euskal artista edoo konpainiek bialdutakoak. Proposamenak aukeratzeko ardurea izan dauen batzordeak, Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotzi eskuordetuak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazino zuzendariordeak, Pedro Ormazabal Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendariak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osotzen dabe eta ondoko proposamenak aukeratu ditu:

Olatz Gorrotxategi irakasle, antzezle eta dramaturgoak, oroimen historikoari buruzko proposamena gauzatzeko aurkeztu dauen 43º13’44’’N; Marta Álvarezen, Jon Koldo Vázquezen eta Atxarte López de Munainen (MAuMA) KT83 jantza-site specific proiektua; Parasite Kolektiboaren Hot Water, bakarkako antzerki fisikoa; eta, azkenik, Esku Harriak: Oteizaren (h)aria jantza piezea (euskeraz) Mugmus Laborategia konpainiaren lehenengo lana.

Aukeratutako egitasmo bakotxak 3.000 euroko laguntzinoa jasoko dau eta, horrezaz gan, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko deutsoz, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eroan ahal izateko. Ganera, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, urriaren amaieran egingo dan Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren, BAD-en, hurrengo edizinoaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu