VI. Aixe Getxo! sariek 14 kultur ekimen eta eragileren lana autortu dabe

Bizkaie! 2016-05-25 12:34   Kulturea

Sarion helburua da Kultura munduan lan egiten daben udalerriko personak eta ekimenak, arte eszenikoetan, baloreen hezkuntzan, musika klasikoan, arkitekturaran, literaturan, zientzian zein barrikuntzearen esparruetan lan egiten dabenak saritzea.

Maiatzaren 26an, eguenean, Getxoko Udalak VI. Aixe Getxo! sariak banatuko ditu. Horreen helburua da Kultura munduan lan egiten daben personak eta ekimenak, arte eszenikoetan, baloreen hezkuntzan, musika klasikoan, arkitekturaran, literaturan, zientzian zein barrikuntzearen esparruetan lan egiten dabenak saritzea Imanol Landa Getxoko alkateak adierazo duaenez. Getxoko Kulturearen topagune bihurtu dan ekitaldia, 20:00etan hasiko da Fadurako areto nagusian.


Saridunak

Kulturearen munduko sei getxotarrek osotu dabe epaimahaia, horreetatik 4 andrazkoak izanik. Danetara, 14 kategoria ezarri ditue goraipamenak egiteko. 2016ko saridunak honako honeekk dira:

* Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak atalean: Pedro Zarrabeitia, argazkilaria.

* Arte plastikoak: Usoa Fullaondo, artistea, ikertzailea eta irakaslea.
 
* Arte eszenikoak: Ramón Ibarra, aktorea.

* Musika klasikoa eta garaikidea: Mercedes Albaina, Musikan goi-mailako tituluduna eta Psikologian lizentziaduna.

* Gaur egungo musikea: Alex Blasco, musikari profesionala, Malvadillos taldeko kidea.     

* Literaturea: Esther Zorrozua idazlea.      

* Diseinua:  Serifalaris, diseinatzaile grafikoen topagunea Getxon.

* Arkitekturea eta eremu publikoa: Punta Begoñako Galeriak balioestea.

* Kulturea hezkuntzan eta balioetan: Gizatiar, Erromoko eta Areetako Emakumeen Alkarte Soziokulturala.
 
* Zientzia eta barrikuntzea kulturan: Borja Sorazu, partaidea grabitazino-uhinen aurkikuntzan parte hartu daben esperimentu taldeetako batean.

* Kultura ondarea, ikugarria: Areetako Skate parkea barriztatzeagaitik.

* Kultura ondarea, ikugatxa: Karla Llanos Etxabe, Memorias de Getxo blogaren egilea.

* Aixe Gaztea: Garamendi, musikagilea, moldatzailea eta produktorea.
 
* Ibilbide profesional eta artistikoa: Javier Lasa, margolaria, eta Javier de Solaun, tenorea eta Andrés Isasi musikagilearen obrearen ikertzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu