Lehenengo euskera-suomiera hiztegia kaleratu dau Suomitar alkarteak

Bizkaie! 2012-12-04 16:52   kulturbiz

Suomitar Euskal Herria-Finlandia kultur alkarteak euskera-suomiera hiztegia argitaratu barri dau, hizkuntza bien arteko lehen hiztegia, hain zuzen be. Durangoko Azokan aurkeztuko dabe, abenduaren 6an, Areto Nagusian.

Suomitar Euskal Herria-Finlandia kultur alkarteak euskera-suomiera hiztegia argitaratu barri dau, hizkuntza bien arteko lehen hiztegia, hain zuzen be. Durangoko Azokan aurkeztuko dabe, abenduaren 6an, Areto Nagusian.

Euskerea eta suomierearen arteko ahaidekotasun harremonik ez badago be, biek daude gauza bat komunean: biak dira Europako hizkuntza ez-indoeuropar bakanetakoak. Euskaldunok hizkuntzaren aldetik ahaide barik gagozan lez, suomitarrek badabe familia bat: fino-ugriarrak (hungariera, estoniera, samiera eta beste hainbat hizkuntza txikik osatua), azaldu dabe hiztegiaren arduradunek. Euskereak baino hiztun gehiago ditu suomiereak, bost miloetik gora.

Hiztegi txikia eta apala dala dinoe egileek, danetara 8.700 sarrera inguru ditu-eta. Izaera praktikoa eta erabilerraza emon nahi izan deutse. Kategoria gramatikalak eta jakintza alorrak, adibidez, ezinbestekoak begitandu jakiezanean baino ez ditue sartu.

Alkarteak berak ordaindu dau hiztegia, laguntzino barik. Erabat geure lanagaz eta finantzaketaz egin dogu, kanpoko inongo laguntza barik, urte askotako auzolan formulearen bidez, argiu dabe.

Suomitar kultur alkartea 2001ean sortu zan Euskal Herrian, lehendik Finlandian lanean jardun eban Suomi-Euskadi alkartearen lanagaz segidu, eta herri bion arteko zubigintzan lan egin nahian kultur arloan.

Durangoko Azokan aurkeztuko dabe euskera-suomiera hiztegia, abenduaren 6an, 17:30ean, Areto Nagusian. Hain zuzen be, egun horretan, orain 95 urten, lortu eban independentzia Finlandiak.

Suomitar, Euskal Herria-Finlandia kultur alkartearen ganeko informazino gehiago:www.suomitar.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa