UEUk eskaintza zabala preparau dau udagoienerako Baionan, Eibarren eta Iruñean

Bizkaie! 2011-09-28 18:35   jardunaldiak

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez danean, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udagoieneko eskaintzea aurkeztu dau gaur. Urria eta abendua bitartean 25 ikastaro eskainiko ditu UEUk Baionan, Eibarren eta Iruñean.

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez danean, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udagoieneko eskaintzea aurkeztu dau. Urria eta abendua bitartean 25 ikastaro eskainiko ditu UEUk Baionan, Eibarren eta Iruñean. Udagoieneko eskaintza horren barri emon dabe gaur goizean Ane Sarasuak (UEUko Kudeatzaile Nagusiak) eta Mari Karmen Menikak (Ikastetxe Nagusiko arduradunak). Urriaren 8ko Nafarroako konkista berrikusten (1512-2012) jardunaldia be aurkeztu dabe.

Udako Euskal Unibersidadeak 2001. urtean inaugurau eban bere Ikastetxe Nagusia, Isasi-Markeskoa jauregia. Ordutik, urtez urte bere eskaintza akademikoa ugaritu egin da bai antolatutako ikastaro kopuruari jagokonez eta baita jorratutako gaiei jagokenez be. Etenbako prestakuntzearen eskaintzea egonkortu egin dau UEUk. Ane Sarasuak azaldu dauenez, Eibarko eta Debabarrenako erreferentzia akademikoa izan nahi dau UEUk. Horretarako, Ikastetxe Nagusian eskaintza propioaren atala zabaltzea erabagi zan. Eibar inguruko euskerazko formazino eskaintzea zabaldu nahi dogu, beti be, etenbako prestakuntzearen alorrean. Esangura horretan, azken sei urteetan lez, udako eskaintzearen ostean, udagoienean eta udabarrian be ikastaroak eskainiko dira Markeskoan.


Udagoien honetarako UEUk Eibarren bederatzi ikastaro antolatu ditu, hiru atal nagusitan banatuta:

1) Informatika eta teknologia barriak.
- Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilerea (on line) [software librea]
- Geogebra erabilten ikasi: hastapenak (on line) [software librea]
- Teknologia barriak eta intimidadea.

2) Giza eta gizarte-gaiak
- Arreta falta eta hiperaktibidadea daben ikasleakaz modelatze-lana.
- Komunikazino eraginkorraren artea (II. Modulua).
- Argazkigintza dokumentala.
- Gaur egungo munduaren historia.
- Tantra: maitasunaren atea.

3) Bizitzaren zientziak
- Gaixotasun konplexuen genetikea.

Baionan zazpi ikastaro antolatu ditu UEUk. Ikastarook Baionako IUT unibersidadean emongo dira eta bi atal nagusiren ingurukoak dira:

1) Giza eta gizarte-gaiak.
- Norberaren komunikazino-gaitasuna lantzeko tailerra.
- Psikomotrizidadea lantzearen ondorioak irakaskuntzan, umeen garapenean.
- Euskereagazko sentsibilizazinoan eta motibazinoan eragiteko teknikak.
- Gatazkak bideratzeko estrategiak.
- Wordfast 5: hastapenak [software librea].
- Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word barik[software librea].

2) Osasuna
- Estres psikofisikoa.

Iruñean antolatutako bederatzi ikastaroek UEUren udagoieneko eskaintzea osotuko dabe. Jaso ikastolan eskainiko dira eta bi atal nagusitan banatuta dagoz:

1) Giza eta gizarte-gaiak
- Harreman harmonikoak izateko komunikazino-trebetasunak.
- Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editetako programa librea [software librea].
- Kontu kontari tailerra.
- Guraso/Hezitzaile eta umeen arteko alkar ulertzea.
- Ume psikologia: umearen portaerearen ikaskuntzea.
- Adituen idatziak: Kudeaketarako Curriculum Vitae, Eskutitza, Oroitidazkia, Txostena, Agiria eta Instantzia idatziak zelan egin behar diran.
- Buru-mapak: ideiak sortu eta antolatzeko teknikea (mind-mapping).
- Jentaurreko komunikazinoan trebatzeko tailerra.

2) Bizitzaren zientziak
- Basoaren sekretuak ikertuz.


Gizarte-eskariari erantzuna

Eskaintza zabala eta gizartera egokitutakoa da UEUk atondu dauena. Mari Karmen Menika Markeskoako arduradunak azaldu dauenez, UEUk eskaera soziala hartu nahi izan dau kontuan. Izan be, hainbat ikastarok arrakasta handia izan eben aurreko edizinoan (Moodle 2.0ren oinarrizko erabilera, Komunikazio eraginkorraren artea...) edota udako ikastaroetan (Guraso/Hezitzaile eta umeen arteko alkar ulertzea, Ordenagailuz lagundutako itzulpenak MS Word barik, Norberaren komunikazino-gaitasuna lantzeko tailerra...), eta jente ugari parte hartzeko aukera barik geratu zala esan dau Menikak: gizartean dagoan premineari erantzuteko asmotan ikastaro horreek beste behin eskaintzea pentsau dogu.

Gaurkotasuna daben gaiak be eskaini gura izan ditu UEUk udagoien honetan. Hizkuntza, komunikazinoa eta teknologia barrien inguruko ikastaroak antolatu ditu bide horretan. Interes orokorreko gaiak be landuko dira. Holan, mota guztietako ikasleakana eta gizarte esparru guztietara heldu nahi dau UEUk. Mari Karmen Menikak nabarmendu gura izan dauenez, kalidadezko eskaintzea egitea da helburua. Horretara dator euskerazko formazinoaren eskaintzea zabaltzeko ahalegina eta lana. Gainera, UEUk Euskal Herrira zabaldutako eskaintzea dau ardatz. Horregaitik, Eibarren ez eze, Baionan eta Iruñean beste hainbeste ikastaro eskainiko ditu.


On line ikastaroak

Alde batetik, Geogebra erabiltzen ikasi ikastaroa guztiz on line izango da, hau da, ikasgelako saiorik bakoa. Geogebra software libreko programea da eta matematikako zenbait arlo lantzeko erabil daiteke. Beste aldetik, Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera ikastaroak ikasgelako saio bakarra izango dau Eibarren. Moodle irakaskuntzea kudeatzeko sistemea danez, batez be irakasleei zuzendutako ikastaroa da.


Ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago eta epe hori ikastaro bakotxa hasi baino astebete lehenago amaituko da. Informazino gehiago jasoteko edo matrikulea egin nahi dauenak bi bide ditu eskura: www.ueu.org helbidea eta telefonoz (0559 25 60 56, Baiona; 943 82 14 26, Eibar eta 948 36 25 63, Iruñea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa