Blas de Oteroren omenezko literatur ibilbidea, Jose Angel Iribar eta Kepa Junkeraren eskutik

Bizkaie! 2011-03-11 14:47   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau martitzenean, hilaren 15ean. Idazlearen poema ezagunenetako batzuen inspirazino iturri izan ziran lekuetatik ibilbide berezia preparau dabe egun horretarako.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau martitzenean, hilaren 15ean. Idazlearen poema ezagunenetako batzuen inspirazino iturri izan ziran lekuetatik ibilbide berezia preparau dabe egun horretarako.

Sabina de la Cruzek, poetaren alarguna eta Blas de Otero Fundazinoko presidenteak, eta Ibone Bengoetxeak, Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak, Blas de Oteroren Literatur Ibilbidea-ren gidariak izango dira; eta eurekaz batera, besteak beste, Jose Angel Iribar, Kepa Junkera, Gurutze Beitia eta Jose Fernández de la Sota izango dira, leku bakotxagaz lotutako poemak errezitatuz.

Hitzordua 12:00etan izango da, Renfe-Abandoko geltokian, eta interesa daukan edonok parte hartu ahal izango dau. Bertan, Sabina de la Cruzek, Blas de Oterok berak idatzitako testu auto-biografikoa irakurriko dau. Testuan, Hurtado de Amezaga kalearen hasieran egoan amaren aldeko aititaren etxea aitatzen dau. Kale horretan bertan egoan idazlea jaio zan etxea be; Bilboko Udalak plaka bat ipini eban atarian idazlea gogoratzeko, 1999an. 45 bat minutu inguru iraungo dau ibilbideak.

Urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, ETB2ko Capital Cultura saioaren grabazino edegia be badago. Saioan Sabina de la Cruz alkarrizketatuko dabe, Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30ean.

Erantzunak

Aitor 2011-03-14 09:22 Erantzuna | #1

Lagunok,okertu egin zarie Blas de Oteroren jaiotza-urteagaz, ez? 1911 izan behar dala uste dot.

Bizkaie! 2011-03-14 11:30 Erantzuna | #2

Arrazoia Aitor, eskerrik asko. 1911n barik 1916an jaio zan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa