Antton Aranburu bakarlariak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau 'Goraka' izenagaz

Bizkaie! 2010-11-22 13:02   Musikea

Aranburu bere bandeagaz batera egon da diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Bandeak Bidaiari Bakartiak izena hartu dau. Goraka zelan sortu zan eta abentura honek zer eskaintzen deutson azaldu dau Aranburuk.

Jaiotzez eta bihotzez busturiarra izan arren, egun Gasteizen bizi da Antton Aranburu. Abeslari barria dogu euskal kantugintzearen panoraman eta bere lehen diskoa Gasteizko Elkar Megadendan aurkeztu dau, Goraka izenagaz. Aranburu bere bandeagaz batera egon da diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Bandeak Bidaiari Bakartiak izena hartu dau. Goraka zelan sortu zan eta abentura honek zer eskaintzen deutson azaldu dau Aranburuk.

Goraka pasa dan urteko udagoienean hasi zan sortzen. Maketa bat grabau eban ahotsa eta gitarreagaz eta 14 kanta batu zituan bertan. Ondoren, Gasteizko panorama musikaleko 4 lagun on–musikari batu zituan, eta apirilean Azkarateko Katarain estudioan diskoa grabau ebeb. Horren guztiaren emoitza da Goraka autoproduzinoa.

Aranburuk azaldu dauenez, Goraka disko freskoa da. Folk, rock eta pop melodiez zipriztindutako abesti dotoreak aurkezten dira, bere osotasunean euskeraz abestuak. Letrek eta mezuak badabe bere garrantzia, izan be horreetatik abiatzen da proiektu osoa. Kantetan kontetan diran istorioak jenteari igortzeak merezidu ebala uste eben, bai berak zein talde osoak, eta abesti bakotxa osotzeko eta konpontzeko orduan beti berbea eukien abiapuntutzat.

Berbek badabe euskarri komun bat: malenkonia, barrumina, maitasuna, amesak... Baina horreen guztien ganetik, diskoko abestietan sentimentu eta proposamen baikorra gailentzen da. Hortxe finkatzen da, hain zuzen, proiektuarentzat aukeratutako izena: Goraka.


Bidaiari bakartiak


Antton Aranburu bere bandegaz batera egon da aurkezpen ekitaldian: Bidaiari Bakartiak. Kontzertuetan, Aranbururen sokak eta ahotsagaz batera ibiliko dira, Juanma Guereñu kitarra elektrikoagaz (bera da diskoren produtorea), Danilo Foronda bajuagaz, Kepa Martinez de Albeniz tekladuetan, akordeoian eta koruetan; eta Iker Uriarte bateriagaz, zeinak Hasier Oleagaren testigua hartu dauen baketatan, azken hau izan baitzan bateriaren arduraduna grabazino jardunaldietan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

josu bergara 2010-11-22 15:44 Erantzuna | #1

aupa Antton, zorionak eta aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa