Surrealismo txinatarra (eta II)

Zigor Aldama 2009-06-02 15:23   Bidaide

Zorionez, ez da ezer larririk jazo eta berba honeek etxetik idazten nago, lasai, Txinarako hegaldian pentsetan. Bai, antza danez, istorioak amaiera zoriontsua izan dau; baina 'antza danez' dinot, Shanghaiko aireportuko inmigrazino-guneko beharginak nire pasaportean zigilua jarri arte ez nazalako guztiz seguru eta trankil egongo.

Zorionez, ez da ezer larririk jazo eta berba honeek etxetik idazten nago, lasai, Txinarako hegaldian pentsetan. Bai, antza danez, istorioak amaiera zoriontsua izan dau; baina 'antza danez' dinot, Shanghaiko aireportuko inmigrazino-guneko beharginak nire pasaportean zigilua jarri arte ez nazalako guztiz seguru eta trankil egongo.

Orain arte, sekula ez deustie pasaportea ostu, eta ez dot sekula galdu. Itolarria eragiten dau, dokumentu hori galdu eta existidu be ez zarala egiten pentsetan dozu. Horregaitik, gomendio bat egin gura deutset Europar Batasuneko mugetatik kanpo joateko amesa daukienei: emon zeuon izena bisitauko dozuen herrialdearen enbaxadan; holan, arazorik izan ezkero, errazagoa izango da pasaporte barria lortzea.

Dana dala, eta orain dala aste bi hasitako istorioagaz jarraitzeko, kasurik txarrenean be subertea izan dodala autortu behar dot. Txinatar poliziak, amaiezina izango zan ikerketarik egin barik emoten ez eustan papera aurkeztu ez arren be, pasaporte barria egin eustan. Erakunde horretan korrespontsal legez erregistrauta egonda be, sarritan kritikau izan dot euren zeregina (edo, hobeto esanda, zeregin eza); akaso, horregaitik izan ziran hain eraginkorrak.

Pasaportea eskuan, Poliziaren Inmigrazino arlora jo neban barriro, aurrekoan egon nintzan ofiziala ebitau guran. Emoitza onak lortu nituan, baina ez onenak. Bai, herrialdetik urteteko behar neban bisa barria emongo eustien, baina astelehenera arte ez (nire hegaldia domekan zan). Txikikieria horregaitik, hegaldia bertan bera itxi behar izan neban (80 euroko isuna) eta arineketan beste bat hartu (773 euro), biseak egun biko balioa baino ez eukalako. Aprilen arbaso guztiak etorri jatazan gogora, bai. Eskuko telefonora be deitu neutsan, bere ahotsa entzuteko esperoan. Baina, ez.

Hilaren 12an, Sichuaneko lurrikarearen urteurrenean, Frankfurten geldialdia egin eta Bilbora ailegau nintzan. Zorionez, Europar Batasunean sartukeran ez eustien esan 'baina zu hemen zagoz honezkero!', beraz, nire pasaportea ez eban inork erabili.

Orduan hasi zan istorioaren bigarren partea. Pasaporte barria (Kontsulatuan egin eustiena behin behinekoa zan) eta bisa aste bian lortzea ez da lan erraza. Lehenengo eta behin, Polizia Nazionalean egin beharreko dokumentuak egiteko, telefono batetara deitu eta eguna eta ordua eskatu behar dira. 'Bagilaren 22an, 13:30ean', esan eustan nortasunik bako ahots batek. 'Entzun, egun hori baino lehenago hartu behar dot hegazkina', erantzun neutsan. 'Bagilaren 22an, 13:30ean'. Batzuetan, gurago dot ordenagailu bategaz berba egin; behintzat, aurretiaz dakizu ez dauela ezer ulertzen.

Beraz, pasaporteen ilarara joan nintzan, goizeko zortzietan. Behin baino gehiagotan entzun behar izan neban zitea telefonoz eskatu behar zala baina, azkenean, sartu nintzan. Orduan deskubridu neban NANa iraungita neukala eta dokumentu hori ezinbestekoa zala pasaportea egiteko. Eta zer egin behar dot orain? Bada, zitea eskatu, telefonoz.

Bitxia bada be, NANa bulego bereko alboko lehiatilan barriztau daiteke. Bertako ofiziala gora adi egoanez, hatz-markak hartu eta txartel barria egiteko eskatu neutsan (zorionez, egun, ez da hilebete itxaron behar!). Jarraian, nire bizitzako altxorrik preziatuena balitz legez jagongo dodan zorioneko pasaportea egin neban.

Azken trabea: bisa txinatarra. Madrilera joan behar naz bueltako hegazkina hartu baino lehen euki gura badot. Goizeko zazpietan Bilbon urteten dauen autobusa 11.45ean ailegetan da uriburura, ordu bikaina eguerdiko ordubatean zarratzen daben Konsuladura denporaz ailegetako. Baina... ez dot kontuan izan eraikina inguratzen dauen ilarea. Eguerdia da eta osta-osta lortu dot sartzea. Eskerrak. Hori bai, ez dago preminazko bisarik ditxosozko Gripe A dala eta. Zazpi egun itxaron behar dodaz. Astebete.

Zorionez, El Paiseko lankide Alvaro Corcuerak bere burua eskaini eban pasaportea jasoteko (eta aitatutako ilaran itxaroten egoteko) eta egunkariko mezulariak ekarri deust etxera. Beraz, 90 ordu eskas geratzen jataz Txinarantz abiatzeko, jakin barik herrialdean sartzen itxiko deusten ala Aprilen eta nire pasaportearen desagertzea aztertuko dauen ikerketea martxan jarrita dagoan. Bizkaie!-n horren barri emoten dauen albisterik ikusten ez badozue, seinale ona izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu